Bere hurrengo diskoa prestatzen ari den bitartean, Aigory artista donostiarra bere frustrazioa aldentzen eta sormen prozesuarekin gozatzen saiatzen da. Bide luze horretan bere auzo guztia –Alza- du lagun, auzoa giltzarria baita bere musika ez ezik bere bizimodua ulertzeko. Adiskidetasuna, maitasuna, senidetasuna, familia eta musika ere protagonistak dira dokumental honetan; bertan azken arrakastaren aldean bideaz gozatzearen garrantziaz irakasten zaigu.