Pandemiak eragindako bi urteko murrizketen ondoren, Soroll elkarteak antolatutako Actitud Fest-a itzuli egiten da 2022an, bere hamaikagarren edizioa burutzeko. Ekimena Vidreres (Girona) herri txikian izango da, 2022ko irailaren 8an, 9an eta 10ean, eta kanpaldi-eremua eta udal igerilekurako sarrera ere izango dira jaialdiak irauten duen hiru egunetan. Kartela hogei bandak osatzen dute, bertakoek, nazionalek eta nazioartekoek: Bonestorm, Buen destino, The lizards, Anal hard, Laid, Pinpilinpussies, Enemic interior, Ezpalak, Storm{o}, Viva Belgrado, Sugus, Accidente, Dani HXC dj, Super heavy bricks, Nus, Monte del oso, Inerth, The gundown, Nightwatchers, Johnny mafia, La élite, Ayuken djs.
Kontzertuak hiru egunetan, hiru argazkilariren objektibotik begiratuta: Mario Olmos, FreakManFoto eta Cachi Oms.