SAIL OFIZIALA


COLD MORNING, MR BRUEGEL
MIGUEL ALCANTUD / ESPAINIA (2023 / 5' / INGELESA)

Goiz hotza da eta haizea dabil…

Familia bat lasai dago goiz batean etxean, eta bat-batean telebistan leherketa handi bat ikusten dute. Ezpairik gabe aitak etxe azpian erabat egokituta duten babeslekura eramaten ditu. Babeslekuko horman Bruegel-en margo-lan bat, Paisaia elurtua patinatzaileekin.

Begira ezazu, badatoz. Eguzkia atera baino lehen joan behar dugu.

Aitak babestu nahi du familia, beraz ez die babeslekutik mugitzen uzten kanpoan arriskurik ez dagoela ikusi arte. Bera egunero bere balen aurkako txalekoa jantzita ateratzen den bitartean, familia elkarrekin ahalik eta ondoen moldatzen saiatzen da, baina laster sortzen dira haserreak.

Mesedez! Isil itzazu zure beldurrak. Biok ondo dakigu bagoazela,

Barruan egoera hain da ezineramana, non ume batek babesleku batetik ihesi egiten baitu. Ama haren atetik doa, baina egongelan aitaren jantziak eta balen aurkako txalekoa aurkitzen ditu. Zer gertatzen da?

Gure maitasunak edozein beldurrek baino gehiago balio du.