Itxuraz zauriak orbaintzen ari zirenean, otsoa itzultzen da. Otsoa tratu txarren emailea da. Eta interpelatzen digun pertsona biktimaren laguna da. Egoera horretatik ateratzen lagundu nahi dio, baina ez daki nola. Abesti honek areagotzen doan tratu txarraz hitz egiten digu, amaieran tratu txar fisikoa ere sortzen duen egoeraz. “Otsoa” abesti deserosoa da, entzuten dugunok arnasarik gabe uzten gaituena, genero indarkeria kasu bat bere krudeltasun osoz azaltzen diguna.