EU / ES

OCHO PASOS
Zuzendaritza: Alexandra Croitoriu - Gaztelera (2024) 11'

Adelak pasodobleak dantzatu ditu bizitza osoan, izugarri gustatzen zaio erritmoari eutsi eta folklorikoak bezala ahots betean abestea. Gainera, bere senar Joseren eskutik dantzatzen badu, hobe.

Badatoz herriko jaiak eta berbena, baina aurten, aurrekoetan ez bezala, Adelak ez du dantzara irten nahi, bere Jose ez baitago berarekin.

Bizitza osoko lagunek, Fernandak eta Louisak, animatuta, Adelak ulertu beharko du dolua prozesu bat dela, bide bat, abiatu beharrekoa. Baina, are garrantzitsuagoa, ulertu beharko du maite ditugunak bizirik mantentzen dituena haiengandik gordetzen dugun oroitzapena dela.