Neska txiki bat amaren albotik banantzen dute, eta itsasoan barrena bidaiatzen hasten da, lur berri batera iritsi arte. Vega nexkaren hitz eza, itsasoaren marruma gogorraz eta bananduta gertatzen den nexkaren amari abesten dioten umeen abotsez betetzen da, gerrari buruzko hausnarketa inozente baina zentzuzkoa eginez.
Istorio hau Santurtziko portutik (Bizkaia) abiatu ziren eta 1937ko maiatzaren 21ean Southampton-era (UK) Espainiako gerra zibiletik ihesi iritsi ziren 4.000 umeengan inspiratuta dago.