IV. HONDARRIBIKO MUSIKA-FILM LABURREN JAIALDIA


|
|
|

AZAROAK 14+15+16

ITSAS ETXEA AUDITORIUMA

(HONDARRIBIA)

AMUA musika film laburren jaialdiaren 4. edizioa azaroaren 14, 15 eta 16an itzuliko da Itsas Etxean. Espainiar estatuko errealizadore guztiak daude deituta ekainaren 1etik irailaren 15era zabalik egongo den deialdian beren lanak aurkezteko.

Aurten, El Sótano de Radio 3az, proiekzio saioez, binilo azokaz eta kontzertu onez gozatzeaz gain, Bidasoa eskualdeari musika banda eta gazteentzat zuzendutako bi sari berri estreinatu ditugu. Alde batetik, AMUA BIDEOKLIP LEHIAKETA eta AMUA BIDEO SORMENA. Oinarriei begiratu bat ematera gonbidatzen zaituztegu webgunean.

Hainbat sorpresa ere izango dituzue, hala nola, pantaila handian gozatu ahal izango dugun kontzertu mitiko baten proiekzioa eta amaiera ekitaldi berezi bat.