AMUA jaialdiaren hirugarren edizioan gaude. Gero eta gehiago ari gara sakontzen musika eta zinemaren artean dagoen harremanean, eta proiektuen atzean dauden artistetan; zerumuga zabaltzen ari gara eta lehenengo pertsonan ari gara bizitzen bi diziplinak elkartzen direnean sortzen diren sinergiak.
Begirada jarria dugu bi arteak bat datozen ikuspegietan, eta hala duela mende eta erdi baino gehiagotik musikak eta zineak eskaintzen diguten esperientzia bikainean murgiltzen gara.
Inoiz baino musika, zine, hitzaldi kontzertu pedagogiko, irrati, binilo azoka… gehiago edizio honetan: zine eta musika nahasketa sortzen duen elkarketa natural bat finkatzen da bertan.