EU / ES

KONTZERTUA: EZEZEZ


2024.11.14 / 22:00
ITSAS ETXEA AUDITORIUMA
(HONDARRIBIA)

Unai Madariagak (ahotsa, gitarra), Mikel Irigoyenek (baxua), Eneko Ajangizek (gitarra) eta Alvaro Olaetxeak (bateria) osatzen duten Bilboko taldea indartsu sartu da agertokian 2021ean sortu zenetik, eta Estatuko panorama independentearen oinarriak astindu ditu, kalitatea, originaltasuna eta jarrera ezinhobea gailentzen dituen proposamenarekin.

EZEZEZ zikloiak gogor astintzen jarraitzen du: elastikoak, harrigarriak eta mugituak, pop oinarriak hartu eta punkarekin, grungearen indibidualtasunarekin eta rockaren nerbioarekin moldatzen dituzte. Horri funk elementuak, reggae keinuak, eukal kultura, poesia, umorea, performancea, mezua eta esperimentazioa gehitzen dizkisote, emaitza gisa proiektu paregabe bat lortzeko.

Laurogeita hamar zuzenekotik gora bere aurreko Katuzaldia lana aurkeztu ostean, ibilbide luze baten berezko segurtasuna proiektatzen dute, baita proiektuaren benetako ibilbidearen freskotasuna ere. Beti harrigarriak, beren aurkezpenei esker gaur egun direna dira: fenomeno nazional sendoa.

Orain estudioko hirugarren diskoari ekingo diote, Kabarkibari, orain arteko ibilbiderik arriskutsu eta zehatzenari, non DIY erabatekoaren aldeko apustua egiten jarraitzen duten, proiektuaren jatorriarekin bat etorriz.

¡EZEZEZ, beti prest!