PROGRAMA


PROIEKZIO OFIZIALAREN II. SAIOA + PROIEKZIOA: GET BACK. THE ROOFTOP CONCERT


2023.11.17 / 19:00
ITSAS ETXEA AUDITORIUMA
(HONDARRIBIA)
SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

PROIEKZOA: THE ROOFTOP CONCERT

1969ko urtarriaren 30ean, Beatles taldeak kontzertu inprobisatua egin zuen Apple Corps-en egoitzeko teilatuan, Savile Rowen 3an, Londoneko erdi aldeko bulego eta moda barrutian. Billy Preston teklatu gonbidatuarekin batera taldeak 42 minutuko set bat jo zuen, udaltzaingoa iritsi, eta bolumena jaisteko agindu baino lehen. Bere karrerako azken emanaldi publikoa zen.

Bost abesti berriren bederatzi hartualdi interpretatu zituzten, eta ikusle asko, hamaiketakoaren orduan, inguruko eraikinetako kaleetan eta teilatuetan elkartzen ziren entzuteko. Kontzertua “Get Back”ekin amaitu zen, eta John Lennonek txantxetan esan zuen: “Taldearen eta gure izenean eskerrak eman nahiko nituzke, eta entzunaldia gainditu izana espero dugu”.

Hau da The Beatles-en egiazko istorio majikoa, aurretik inoiz kontatu gabea.